73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko martxoaren 18an hartua, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortu zen eta haren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren.

Nafarroako Gobernuak 2013ko urriaren 16an hartutako Erabakiaren bidez (205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 23koa), Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezartzen den bezala, haien agintaldiak lau urte iraunen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean izendapena argitaratzen denetik. Epe hori bukatutakoan Kontseiluko kide guztiak berritu ziren, Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 6an hartutako Erabakiaren bidez (2018ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 21ekoa). Izendapen horrek indarrean segitzen du erakunde hauei dagokienez, ez baitute eskatu beren ordezkari titularrak eta/edo ordezkoak aldatzea: langile autonomoen lanbide elkarteetako ordezkariak, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen erakundeen ordezkariak eta Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkariak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak partaidetza organo horretan dituen ordezkariei dagokienez, ordea, kontuan harturik 2019ko urrian eta azaroan egitura organiko berriak onetsi eta argitaratu direla, beharrezkoa da kide berriak izendatzea.

Bestalde, goian aipatutako foru dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan ordezkaritza duten erakundeek noiznahi eskatzen ahalko dute beren ordezkari titularrak edo ordezkoak aldatzea, eta kide berria karguan arituko da harik eta ordezkatzen duen kideari zegokion lau urteko kargualdia bukatzeko falta den denbora bete arte. Ildo horretan, UGT-Unión General de Trabajadores sindikatuak proposatu du bere ordezkari titularra eta ordezkoa aldatzea eta langile autonomoen UPTA lanbide erakundeak proposatu du bere izenean aritzen den ordezkariaren ordezkoa aldatzea.

Egiaztatu denez, urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 3.3. artikuluak arautzen duen bezala, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluaren osaera orekatua dela, halaxe agintzen baitu Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak, bidezkoa da, foru dekretu horren 4. artikuluarekin bat, behar diren izendapenak egitea.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren martxoaren 16ko 2/2020 Foru Dekretuaren bidez, erabaki zen Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren gaixotasun bajak iraun bitartean Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak ordeztuko duela.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, bigarren lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 3.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko burua lan arloan eskumena duen kontseilaria izanen da. Hortaz, kontseilu horretako burua Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria izanen da.

2. Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kide hauek izendatzea:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean:

–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

–Lan Zerbitzuko zuzendaria.

–Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuko zuzendaria.

–Lehiakortasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

b) UPTA-NAVARRA langile autonomoen lanbide elkartearen izenean:

Ordezkoa:

–Javier Mazo López jauna.

c) Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuaren izenean:

Titularra:

–María Soledad Vicente Yoldi andrea.

Ordezkoa:

–Augusto Paredes Antón jauna.

3. Lan Autonomoaren Ataleko burua izendatzea Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko idazkari titular.

4. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko martxoaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2004141