73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Hasiera ematea osoko bilkurako idazkari lanpostua oposizio bidez betetzeko deialdia ofizioz berrikusteko prozedurari

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2020 martxoaren 2an:

Ikusirik Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostena Osoko Bilkurako idazkari lanpostua betetzeko deialdia kaltegarri deklaratzeko ofizioz berrikusteko prozedurari buruz eta espedientean jasotako agiriak, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera ematea Osoko Bilkurako idazkari lanpostua betetzeko deialdia, Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko maiatzaren 24an egindako bileran onetsitakoa, kaltegarri deklaratzeko ofizioz berrikusteko prozedurari.

2. Osoko Bilkurako idazkari lanpostua betetzeko deialdiaren exekuzioa etetea.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta hamar eguneko alegazio-epea ematea, ohartarazita entzunaldi-izapide hori egitea gorabehera ezin dela errekurtsorik jarri egintza honen kontra.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.

Iruñean, 2020ko martxoaren 2an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2004292