73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, Cintruenigoko “San Francisco de Asís” zaharren egoitzako gerokultore izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Gerokultore lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak Elisa Martínez García izendatzeko proposamena egin du, bera izan baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 9.7 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Cintruenigon, 2020ko otsailaren 19an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

ERANSKINA

ELISA MARTINEZ GARCIA

Iragarkiaren kodea: L2003581