73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko martxoaren 18an hartua, “Meozko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 912/2019 Ebazpenaren bidez (2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 28koan), behin betiko onetsi zen Meozko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, proiektua jendaurrean egon den aldian egindako alegazioei erantzun ondoren.

2020ko urtarrilaren 28an, Nafarroako Toki Azpiegiturak SAk, Longidako Udalarekin ezarrita duen lankidetza araubideaz baliatuz, eskaera egin zion Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari presakoa deklara zezan aipatu proiektuaren lanen ondoriozko desjabetze espedientea. Era berean, egiaztagiri bidez frogatu du aurrekontu-kontsignazio egokia dagoela ukitutako eskubide eta ondasunak okupatzearen ondoriozko balio justuari aurre egiteko.

Nafarroako Toki Azpiegiturak SAk, Erregistro Orokorrean 2020ko otsailaren 4an sartutako instantziaren bidez, justifikazio txosten bat igorri zuen desjabetze prozedura hori presaz tramitatzeari buruz.

Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak presaz okupatu beharra dago hobia egoera txarrean dagoelako, baita hara iristen den hustubidea ere. Horregatik, proiektuak araztegi berria eraikitzea aurreikusten du, grabitate bidezko sarrera-hustubide batekin, lehen mailako dekantazioarekin (Imhoff gisakoa) eta hezegune artifizial batekin.

Era berean, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 2.5 artikuluan oinarrituz, foru lege horren menpeko entitateek kontratazio publikorako jarduera programatu beharra dute, aurrekontu-ekitaldi batean edo urte anitzeko epeetan garatuko dutena, eta aurrez jakinaraziko dute beren kontratazio-plana, aurrekontuen onespenarekin batera. Ildo horretan, proiektu hau programatu eta onetsi zen NILSAren 2019rako jarduketa planaren barnean. Plan hori “Nafarroako Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren Plan Zuzentzailea-Goi saneamendua” izenekotik dator, zeina Nafarroako Gobernuak onetsi baitzuen 2019ko maiatzaren 8an.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Toki Azpiegiturak SAk alegatutako arrazoiak ikusita eta aurrekontuan balio justua ordaintzeko kreditu nahikoa badela egiaztatuta, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. “Meozko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik beretik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Toki Azpiegiturak SAri eta Longidako Udalari, eta igortzea Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzura.

Iruñean, 2020ko martxoaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2004142