72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Urriaren 1eko 39/2015 Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin eta urriaren 1eko 40/2015 Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,

Izarbeibarko Mankomunitatearen Estatutuen 25.8 artikuluak Lehendakaritza honi emandako eskumenaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Izarbeibarko Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.mancomunidadvaldizarbe.com helbide elektronikoan: Internet-domeinua Izarbeibarko Mankomunitatearen jabetzakoa da, eta Izarbeibarko Mankomunitatea da egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik sartuko da indarrean.

3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

4. Arlo guztiei jakinaraztea, baita argitaratzea ere Izarbeibarko Mankomunitatearen Web Atarian eta Egoitza Elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik.

5. Egoitza Elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazioa Izarbeibarko Mankomunitatearen Idazkaritza Nagusiari ematea.

Errekurtso hauetako bat jar daiteke ebazpenaren aurka, hala nahi izanez gero.

1. Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren salari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

Garesen, 2020ko, martxoaren 13an.–Lehendakaria Idazkaria, Sabina García Olmeda, And. Jaione Mariezkurrena Baleztena, And.

Iragarkiaren kodea: L2004073