72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko H-1 unitate morfologikoko H-1A eta H-1B lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren martxoaren 20ko 243/2020 Ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zen Zizur Nagusiko Ardoi sektoreko H-1 unitate morfologikoko H-1A eta H-1B lurzatien xehetasun-azterketa, Plazaetxea Gestíon Integral SL enpresak sustatua. Haren xedea da H-1B lurzatian eraikuntzako lerrokadurak berregokitzea eta eraikinaren bolumenak antolatzea, eta bertan aurreikusten da H-1B lurzatira lekualdatzea H-1A lurzatiarenak diren hirigintzako aprobetxamenduaren eta erakitako azaleraren zati bat.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Zizur Nagusian, 2020ko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2004153