72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tokiko Gobernu Batzarrari utzitako eskumenak bereganatzea

Ikusirik uztailaren 1eko 1/2019 Dekretua, non Alkatetzaren eskumenak eskuordetzen baitzaizkio Tokiko Gobernu Batzarrari hirigintzako udal lizentziak ematearen alorrean, eta ikusirik, bereganatzearekin loturik, ondotik emandako dekretuak.

Ikusirik COVID-19 birusaren zabalkundea dela eta bizi dugun larrialdi egoera, eta kontuan hartuz haren hedapenari eusteko prebentzio neurriak hartu direla, besteak beste bilerak eta elkarretaratzeak mugatzea, ez soilik herritarren artekoak baizik eta Udalaren lantokietako langileenak ere.

Uztailaren 1eko 2/2019 Dekretuaren arabera Tafallako Udaleko lehen alkateorde naizen honek, Alkatearen ordez ari bainaiz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren 47.2 artikuluan jasotako salbuespeneko egoera dela eta (erregelamendu hori azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuak onetsi zuen); bada horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren gain Alkatetzaren 2019ko uztailaren 1eko dekretuaren bidez utzitako eskudantzia guztiak neureganatzea.

Bigarrena.–Ebazpen honetako bereganatzeak, ematen den eguneko datatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, era berean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzea.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran.

Bosgarrena.–Honako hau igortzea Udaleko zerbitzu teknikoetara, Kontu-hartzailetzara, Idazkaritza Nagusira eta Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2020ko martxoaren 17an.–Jarduneko alkatea, Uxua Olcoz Vélaz.

Iragarkiaren kodea: L2004103