72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Aldaketa, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Murietako Udalak, 2020ko martxoaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murietan, 2020ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Yurema Lana González.

Iragarkiaren kodea: L2003783