72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Hiri-jarduketarako plan berezia Ubagoko 114. eta 115. lurzatietan. Hasierako onespena

Mendazako Barrutiko Udalak hasiera batez onetsi du Hiri-jarduketarako plan berezia, Ubagoko 114. eta 115. unitateetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien alegazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendazan, 2020ko otsailaren 27an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2004075