72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzak martxoaren 13an emandako 2020-0031 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zen:

“Kontuan harturik funtsean lan-arrazoiak direla medio alkatea agian ez dela udalerrian egonen bideak konpontzeko obren eta Amatriainen abeltzaintzarako itxituren obren prozesuetako kontratazio mahaietarako aurreikusitako egunetan.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak (aurrerantzean TAOL) arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela “alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)”.

Kontuan harturik Leozko Udaleko Alkatetzak ekainaren 19an emandako 72/2019 Ebazpenean, Leozko Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan, ezarritako aginduak.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (aurrerantzean AFR) onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2. artikuluetan ezarritako aginduak.

Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikatzekoa aipatutako legearen 47.2 artikuluaren bidez) alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Celia Raquel Recalde Murillo alkatearen ordezko izendatzea bideak konpontzeko obren eta Amatriainen abeltzaintzarako itxituren obren prozesuetako kontratazio mahaietako ekitaldietan, alkatea ezin bada bertan egon lan-arrazoiengatik.

Bigarrena.–Xedatzea aurreko atalean ebatzitako ordezkapenak aipatu kontratazio mahaiak egiten diren egunetarako baizik ez duela indarrik izanen.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea ezen alkatearen ordez ari den bitartean, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela baliogabetu nik errege dekretu horren 43. artikulua baliatuz agindutako eskuordetzak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Leozko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluari jarraikiz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Iratxetan (Leotz), 2020ko martxoaren 16an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2004041