72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Ezkirozko 2. poligonoko 643.etik 650.era bitarteko lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2020ko otsailaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ezkirozko 2. poligonoko 643.etik 650.era bitarteko lurzatiaren xehetasun-azterketa, Sernatec SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze Galarren, 2020ko martxoaren 24an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2004205