72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Eskuordeturiko eskumen generikoak aldi baterako bereganatzea

Ikusita Alkatetzaren ekainaren 28ko 221/2019 Ebazpenaren bidez Alkatetzaren zenbait eskumen eskuordetu zitzaizkiola Tokiko Gobernu Batzarrari. Zehazki, honako hauek:

–Lan eskaintza publikoa onestea osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera; langileak hautatzeko proben eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea.

–Zehazki osoko bilkuran onetsi beharrekoak ez diren planeamendu orokorra garatzeko, hirigintza kudeatzeko eta urbanizazio proiektuetarako planeamenduko tresnak onestea.

–Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak egitea, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada; horien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, eta urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu. Zenbateko horiek aldatuko balira edo kontratu publikoei buruzko ondorengo foru legeetan handiagoak izanen balira, oraingoan zehaztutako zenbatekoak muga berrietara egokituko lirateke.

Ikusita COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua.

Ikusita 2568/1986 Errege Dekretuaren (AFE) 116. artikulua eta 40/2015 Legearen (SPAJL) 8. eta 10. artikuluak.

Birusaren egungo bilakaera epidemiologikoak ezohiko egoera dakarrela ulertuta, zerbitzu publikoen funtzionamendua bermatzeko neurri egokiak hartu behar dira.

Hori guztia dela eta, Alkatetza honek

EBATZI DU:

1.–Udaleko Alkatetzak bereganatzea 2019ko ekainaren 28an eman zuen 221/2019 Ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordeturiko eskumen generikoak, Alkatetza bera izanik haien organo eskuordetzailea.

Bereganatze hau aldi baterako izanen da, alarma egoerak iraun bitartean.

Alarma egoera altxatzen denean adierazitako eskumenak automatikoki Tokiko Gobernu Batzarrera itzuliko dira.

2.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea, AFEren 44. artikuluan zehaztutakoari jarraituz, eskumenen bereganatzeak ebazpen hau sinatu eta biharamunetik hasita indarra izanen badu ere.

3.–Erabakia interesdunei jakinaraztea, ezagut dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

4.–Erabakiaren berri Udalbatzari ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Etxarri Aranatzen, 2020ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2004368