72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

50/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Administrazioak Segurtasunaren eta Osasunaren Koordinazio Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren bidez, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia egokitu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esparrura. Foru dekretu horren 9.12 artikuluan ezartzen da ezen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparru osoan kontsultari eta parte-hartzeari lotutako jarduketak koordinatzeko asmoz, Segurtasunaren eta Osasunaren Koordinazio Batzorde bat osatuko dela. Batzordeak kide hauek izanen ditu: bederatzi prebentzio ordezkari, ordezkaritza organoetan ordezkatuak dauden sindikatuek izendatuak, bakoitzak lortutako ordezkaritzaren arabera, eta beste bederatzi ordezkari Administrazioaren aldetik, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak izendatuko dituenak.

Ordezkaritza organoetan diharduten sindikatuek batzordean arituko diren prebentzio ordezkariak izendatu dituztenez, bidezkoa da Administrazioak izanen dituen ordezkariak izendatzea. Ildo horretan, egoki ikusi da eratuta dauden segurtasun eta osasun batzorde guztietako buruek Koordinazio Batzordean ere parte hartzea.

Adierazitakoarekin bat, apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.5 artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Hauek dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean Segurtasunaren eta Osasunaren Koordinazio Batzordean aritzeko izendatu diren kideak:

–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.

–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzuko zuzendaria.

–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Ataleko burua.

–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.

–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Foruzaingoko Ikuskapen Orokorraren Arloko burua.

–Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

–Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskal Berriaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

–Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusi guztiei, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 17an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2004116