72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2019ko 8. eta 11. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran erabaki zen Udalaren 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokorrean egin diren 8. eta 11. aurrekontu-aldaketak hasiera batez onestea. Erabakia 2020ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

8/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 3420162300

Kiroldegiko makinak

58.080,00

1 3231062200

Haur eskolaren fatxada

31.920,00

Finantzabideak

DIRU-SARRERAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 46601

Bardeako transferentzia

90.000,00

11/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu transferentzia

Kreditu transferentzia honako partida hauetara:

1-33311 22606

Kultura jarduerak eta “El Cristo” kanpalekua

31.000,00

1-32310 22700

Haur eskolako langileen kudeaketa

6.500,00

1-32310 22105

Haur eskolako jantokia

9.000,00

1-33801 22000

Eguberrietako argiak, jaiotza

7.500,00

Honako partida hauetan kreditua beheratuta finantzatuak:

1-15330 21000

Kaleak zaintzea

- 24.000,00

1-21100 16009

Funtzionarioen montepioa: derrama

- 30.000,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Caparroson, 2020ko martxoaren 16an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2004095