72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIBE

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, udalerri honen bake-epaitegiko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea ireki, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udalaren Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Ariben, 2020ko martxoaren 11n.–Alkatea, Asier Txikirrin Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2003798