72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2020ko lan-egutegia eta egun baliogabeak

Udal honetako alkate udalburuak, 2020ko martxoaren 10ean, osorik jasotzen den ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik 117/2019 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 10ean emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa.

Aintzat harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluan xedatua,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Arguedasko Udalaren bulegoetan 2020. urtean izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Martxoaren 20a: San Jose eguneko zubia.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 3a, 4a eta 5a: herriko jaiak.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 4a: Nafarroaren eguneko zubia.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 26a: San Esteban (herriko jaia).

Era berean, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Arguedasko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

2. Artikulu honetako aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

3. Enplegatuek 6 ordu eta 20 minutuko poltsa bat izanen dute urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena: Arguedasko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 10:00-13:00 da, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena: Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Arguedasko Udalaren iragarki-taulan ere.

Bosgarrena: Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Arguedasko Udaleko langileen ordezkaritza sindikalari.

Arguedasen, 2020ko martxoaren 11n.–Alkatea, José M.ª Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2003782