72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

64E/2020 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Alesbesko udal-mugartean zerriak gizentzeko dagoen 2.150 tokiko ustiategi baten ingurumen baimen integratua iraungitzen duena. Instalazioaren titularra Anso Baigorri, Armando da.

Instalazio hori Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 2B eranskineko 9.1.b) epigrafean jasota zegoen. Beraz, ingurumen baimen integratuaren araubidea bete behar zuen instalazioak. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Arrazoi horregatik, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 78/2008 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratua eman zitzaion.

Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 9an emandako 167E/2016 Ebazpenaren bidez, aldatu zen ingurumen baimen integratua, ustiategiaren edukiera murrizteko baldintzak ezartzearren (gizentzeko zerrientzako 2.376 toki izatetik 2.150 toki izatera). Horretarako, nabeak barne-eraberritu behar ziren, animalien ongizateari buruzko araudia betetzeko, eta mindak biltzeko putzu bat ireki kanpoaldean.

2018ko urtarrilaren 10ean, titularrak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu zuen, non justifikatzen baitzuen egina zuela aldaketa hori, hots: ustiategiaren edukiera murriztea (gizentzeko zerrientzako 2.376 toki izatetik 2.150 toki izatera) eta mindak biltzeko putzu bat irekitzea kanpoan, 750 m³-koa; hori guztia ingurumen baimen integratua iraungi ahal izateko.

Aldaketaren ondoren, industria-instalazioa Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 4C eranskineko C) 3 epigrafean sartuta dago, eta, horregatik, jarduera sailkatuko udal lizentziaren araubidearen menpe dago. Lizentzia hori lortzeko, aurrez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren txostena behar da.

Espedientea tramitatu da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 13. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz.

Foru agindu horren bidez, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak onetsi ziren, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den moduan (aipatutako 93/2006 Foru Dekretuak Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten du).

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Alesbesko udal-mugartean zerriak gizentzeko dagoen 2.150 tokiko ustiategi baten ingurumen baimen integratua iraungitzea. Instalazioaren titularra Anso Baigorri, Armando da.

Bigarrena.–Jarduera ingurumenaren arloan indarrean den legeriarekin bat egin dadila agintzea, eta espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz. Gainera, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren baldintzak ere bete beharko dira.

Hirugarrena.–Instalazio horri lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena mantentzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitakoaren arabera.

Laugarrena.–Zentroa Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan inskribatuta mantentzea hondakin arriskutsuen ekoizle gisa, 15P02254022942007 zenbakiarekin. Ekoizten ahal dituen hondakinak ebazpen honen I. eranskinean jasotakoak dira. Hondakinen ekoizpenean egiten den edozein aldaketa Nafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, aipatutako erregistroan sartzeko.

Bosgarrena.–Simaurrak sortu eta kudeatzeko plana aldatu beharko da, kanpoaldean mindak biltzeko dagoen putzuaren benetako edukierara moldatzeko.

Seigarrena.–Jarduera edonola ere aldatzeko, Udalari jakinarazi beharko dio titularrak aldez aurretik. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa edo ez funtsezkoa den, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 77. eta 78. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zortzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bederatzigarrena.–Ebazpen hau Armando Anso Baigorriri, Alesbesko Udalari, Abeltzaintza Zerbitzuari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 11n.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

I. ERANSKINA

Ingurumen baldintzak

1.–Zuzenketa neurriak eta baldintza teknikoak

a) Emisioak uretara.

–Euri urak kanalizatzeko zorrotenetako urak lurreko jariatze-uretaraino atera eta eramaterakoan, ur horiek kutsa ditzaketen materialak bildu edo erabiltzeko guneekin ez nahasteko moduan jokatuko da.

–Gasolio-hornidura egitean zorura isurketarik edo filtraziorik ez dagoela bermatzeko, bai geruza bikoitzeko gordailua, bai hornidura-puntua azalera estanko eta iragazgaitz batean kokatu beharko dira, isurkiak bildu ahal izateko.

–Ustiategiari lotutako eremuko lurzoruan, ez da bildutako gauzarik utziko aire zabalean, lurzorua eta lur azpiko urak kutsa ez daitezen.

b) Hondakinak.

–Arriskutsutzat jotako hondakin zoosanitarioak, behar bezala bereiziak, urarekiko estankoak diren edukiontzi edo biltegietan bilduko dira, gero horiek kudeatuko dituen enpresa baimenduari entregatzeko.

c) Ingurune naturala eta paisaia babestea.

–Sobran geratzen diren lurrak eta obra-hondarrak hondakindegi baimendu batera eraman behar dira, edo kudeatzaile baimendu baten eskura jarriko dira, hondakinak nolakoak diren kontuan hartuta. Alternatiba gisa, landare lurrak eta erauzketa-lanetako soberakinak lurzati horretan berean zabal daitezke, baina kotak nabarmen ez aldatzeko moduan modelatuko dira, eta landareei eragin gabe.

d) Isuriak atmosferara.

–Jardueraren katalogazioa. Jarduera hori B taldean dago katalogatua (10 05 03 02 kodea) Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoaren arabera (CAPCA-2010), zeina urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren bidez eguneratu baitzen.

2.–Hondakinak sortzea.

–Arriskutsutzat jotako hondakin zoosanitarioak, behar bezala bereiziak, urarekiko estankoak diren edukiontzi edo biltegietan bilduko dira, gero horiek kudeatuko dituen enpresa baimenduari entregatzeko.

Sortutako hondakinak:

HONDAKINAREN DESKRIPZIOA

LER HONDAKINA (1)

BUKAERAKO KANPO KUDEAKETA (2)

Txerto eta antibiotikoen plastikozko ontziak eta kartoizko eta plastikozko ontziak (inpregnatu gabe edo arrisku-fase bati lotutako substantziarik gabe).

150102

150101

R3, R1

Txertoen beirazko ontziak, arrisku-faserik gabeko antibiotikoak.

150107

R5, D5

Desinfektatzaileak, azidoak eta baseak izan dituzten plastikozko ontziak, substantzia arriskutsuen hondarrak dituztenak edo haiekin kutsatuak daudenak.

150110 *

R3, R4, R1, D9, D5

Xiringak, orratzak, bisturi-orriak eta infekzioren bat eragin dezaketen beste tresna batzuk, horiek biltzeko eta deuseztatzeko baldintza bereziak betetzea eskatzen dutenak, infekzioei aurrea hartzeko.

180202 *

D9, D10

(1) Hondakinaren kodea, Hondakinak balorizatzeko eta ezabatzeko eragiketak eta Europako Hondakin Zerrenda argitaratzen dituen otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren 2. eranskineko hondakin zerrendaren arabera.

(2) Azken kudeaketako eragiketen kodea, Hondakinei eta Lur Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen I. eta II. eranskinen arabera. Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako hondakinen hierarkiaren printzipioa aplikatuz, sortzen diren hondakinak aipatutako lehentasun ordenaren arabera kudeatu beharko dira. Eragiketetako lehena egiten ez bada, hondakin-sortzaileak egokiro justifikatu beharko du arrazoia. Arrazoi teknikoengatik edo ekonomikoengatik, eragiketa horietako bakar bat ere ezin bada aplikatu, ingurumenean duten eragina ahalik eta gehien galarazi edo murrizteko moduan deuseztatuko dira hondakinak. Tarteko kudeaketa-eragiketak egiten ahal dira transferentzia estazioetan (D15 edo R13), baldin eta bukaerako kudeaketa II. eranskin honetan ezarritakoa dela frogatzen ahal bada.

3.–Simaurren kudeaketa.

–Simaurra aplikatu eta biltzeko, ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan ezarritakoa aplikatuko da, horren bidez ezarri baitziren abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak, bai eta otsailaren 28ko 234/2005 Foru Aginduan xedatutakoa ere, horren bidez ezarri baitziren Nafarroako abeltegietan simaurra sortu, bildu eta kudeatzeko baldintzak.

Simaurrak sortu eta kudeatzeko 2540020123/2/2 Plana onesten da. Banaketa Gaporvi planaren titulartasunpean egitea aurreikusi da (2540050085/1/2 zenbakia), balorizazio materialaren bidez, minden nekazaritza-aplikazio bidez Alesbesko ureztalurretan.

–Simaurra kudeatzeko erregistro liburu bat izanen da ustiategian, eta bertan jasoko da, behar bezala eguneratuta, formaturik egokienarekin eta ahal dela euskarri informatikoan, aplikazio bakoitza identifikatu eta zehaztasunez deskribatzeko beharrezkoa den informazioa, Simaurra sortu eta kudeatzeko planarekiko egokiak ote diren ziurtatu ahal izateko. Kanpoko kudeatzaile bati entrega eginez gero, erregistro liburuan adierazi beharko da zenbat simaur entregatu den eta noiz, eta kudeatzaileak betetako albaranak gorde beharko dira entregak justifikatzeko.

Iragarkiaren kodea: F2004084