72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1880/2020 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitatean garatzen duena landa eremuetan eta irletan Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako zentro eta zerbitzuetarako langileak kontratatzeko erabiltzen den araubide berezia, Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako Lurralde Kontseiluak 2017ko urriaren 19an hartutako Erabakiaren bidez arautu zena.

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak 34. artikuluan ezarritakoarekin bat, Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren Lurralde Kontseiluari dagokio zentroak, zerbitzuak eta entitateak egiaztatzeko irizpide komunak ezartzeko eskumena, deusetan galarazi gabe autonomia erkidego bakoitzak eta Estatuko Administrazio Orokorrak dituen eskumenak.

Horrenbestez, Lurralde Kontseilu horrek, 2015eko urriaren 7an egindako bilkuran, erabaki zuen Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako zentro eta zerbitzuak egiaztatzeari buruzko 2008ko azaroaren 27ko Erabakia partez aldatzea.

Erabaki horrek landa eremurako eta irletarako araubide berezi bat ezartzen du, zeinaren arabera irletako landa eremuan eta landa eremuko udalerri txikietan kontratatzen ahal baitira eskatutako lanbide kualifikazioa ez duten pertsonak, baldin eta, batetik, bertan ez badago zaintzaile, gerokultore, etxeko laguntzako laguntzaile edo laguntzaile pertsonalaren kategorietarako egiaztagiria duen pertsonarik, eta, bestetik, kasuan kasuko Enplegu Bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez frogatzen bada eskualdean ez dagoela ezaugarri horiek dituen enplegu-eskatzailerik; betiere lanpostu horiek horrela beteko dira profesional kualifikatuek bete arte edo horrela ari direnek dagokion kualifikazioa eskuratu arte. Horretarako, administrazio eskudunek, enpresekin batera, profesional horien egiaztapena lortzeko behar diren ekintzak sustatuko dituzte.

Landa eremutzat hartzen da Landa Ingurunearen Garapen Jasangarrirako abenduaren 13ko 45/2007 Legean ezarritakoa betetzen duena, eta, bai horretan, bai lurralde bakoitzaren idiosinkrasian oinarrituta, erabaki horren 10. ataleko hirugarren b) irizpidean aurreikusitako araudi autonomikoan garatuko da.

Landa Ingurunearen Garapen Jasangarrirako abenduaren 13ko 45/2007 Legearen 3. artikuluaren arabera, hau da landa ingurunearen definizioa: eremu geografiko bat, udalerrien edo toki entitate txikien elkartzeak osatua eta administrazio eskudunek zehaztua?, 30.000 biztanletik beherakoa eta km²-ko 100 biztanle baino gutxiagoko dentsitatea duena. Era berean, tamaina txikiko landa udalerriak dira 5.000 biztanletik beherako udalerriak, landa ingurunean daudenak.

Horrenbestez, Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren Lurralde Kontseiluak 2017ko urriaren 19ko Erabakian ezarritakoarekin bat, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Xedea.

Honen xedea da Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren Lurralde Kontseiluak 2017ko urriaren 19an hartutako Erabakiaren hirugarren ataleko B.5) puntua garatzea, Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzeko.

Bigarrena.–Aplikazio esparrua.

Prozedura hau aplikatzeko esparrua Nafarroako Foru Komunitateko 5.000 biztanle baino gutxiago eta km²-ko 100 biztanle baino gutxiagoko dentsitatea duten udalerriek osatzen dute, alegia, ebazpen honen eranskinean jaso direnak.

Hirugarrena.–Kontrataziorako araubide bereziaren aplikazioa.

1.–Kasuan kasuko eskualdean ez dagoenean zaintzaile, gerokultore, etxeko laguntzako laguntzaile edo laguntzaile pertsonala izateko eskatzen den egiaztapena duen inor, eta frogatzen bada ez dagoela ezaugarri horiek dituen enplegu eskatzailerik, dagokion enplegu bulegoaren egiaztagiri baten bidez, kontratatzen ahalko dira, foru agindu honen eranskinean jasotzen diren udalerrietan, Autonomiarako eta Menpekotasunaren Arretarako Sistemako zentro eta zerbitzuetan eskatzen den lanbide kualifikazioa ez duten pertsonak, lanpostu horiek profesional kualifikatuek bete arte, edo pertsona horiek dagokion kualifikazioa lortu arte.

Horretarako, administrazioek, enpresekin batera, profesional horien egiaztapena lortzeko behar diren ekintzak sustatuko dituzte.

2.–Kontrataziorako araubide berezi hau betetzen dela frogatzeko, entitate kontratatzaileek dokumentazio hau jarri beharko dute Eskubide Sozialetako Departamentuaren eskura, hark eskatzen duenean:

a) Mendekotasuna duenaren errolda-ziurtagiria, ebazpen honen eranskinean jasotako udalerrietako batena.

b) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ziurtagiria, egiaztatzen duena kasuan kasuko eskualdean ez dagoela kontratazioaren xede den lanbide kategoria duen enplegu eskatzailerik.

c) Langilearen konpromisoa, adieraziz parte hartuko duela lan esperientzia egiaztatzeko eta ebaluatzeko autonomia erkidegoek edo estatuak antolatzen dituzten prozesuetan, edo kasuan kasuko profesionaltasun-ziurtagiriei edo lanbide heziketako tituluei lotutako prestakuntza eginen duela.

Azken xedapena.–Ondorioak sortzeko data.

Ebazpen honen edukiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik sortuko ditu ondorioak.

Iruñean, 2020ko martxoaren 13an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

ERANSKINA

Udalerria

1

Abaigar

2

Abartzuza

3

Abaurregaina

4

Abaurrepea

5

Aberin

6

Ablitas

7

Adios

8

Aguilar Kodes

9

Oibar

11

Allin

12

Allo

13

Ameskoabarrena

14

Antzin

15

Andosilla

17

Anue

18

Añorbe

19

Agoitz

20

Araitz

21

Aranaratxe

22

Arantza

24

Arano

25

Arakil

26

Aras

27

Arbizu

28

Artzibar

29

Los Arcos

30

Arellano

31

Areso

32

Arguedas

33

Aria

34

Aribe

35

Armañantzas

36

Arroitz

37

Arruazu

38

Artaxoa

39

Artazu

40

Atetz

41

Aiegi

42

Azagra

43

Azuelo

44

Bakaiku

45

Barasoain

46

Barbarin

47

Bargota

48

Barillas

49

Basaburua

51

Beire

52

Beraskoain

53

Berbintzana

54

Bertizarana

55

Betelu

56

Biurrun-Olkotz

57

Buñuel

58

Auritz

59

Burgi

61

El Busto

62

Cabanillas

63

Cabredo

64

Cadreita

65

Caparroso

66

Cárcar

67

Zarrakaztelu

68

Cascante

69

Kaseda

70

Castejón

71

Gazteluberri

73

Ziordia

74

Zirauki

75

Ziritza

76

Zizur

78

Cortes

79

Desoio

80

Deikaztelu

81

Donamaria

82

Etxalar

83

Etxarri

84

Etxarri Aranatz

85

Etxauri

87

Elgorriaga

89

Eneritz

90

Eratsun

91

Ergoiena

92

Erro

93

Ezkaroze

94

Eslaba

95

Espartza Zaraitzu

96

Esprontzeda

98

Esteribar

99

Etaiu

100

Eulate

101

Ezkabarte

102

Ezkurra

103

Ezporogi

104

Faltzes

105

Fitero

106

Fontellas

107

Funes

108

Fustiñana

109

Galar

110

Galipentzu

111

Galoze

112

Garaioa

113

Garde

114

Garinoain

115

Garralda

116

Genevilla

117

Goizueta

118

Goñi

119

Gorza

120

Gesalatz

121

Girgillao

123

Uharte Arakil

124

Ibargoiti

125

Iguzkitza

126

Imotz

127

Irañeta

128

Izaba

129

Ituren

130

Iturmendi

131

Itza

132

Itzagaondoa

133

Itzaltzu

134

Jaurrieta

135

Xabier

136

Txulapain

137

Beintza-Labaien

138

Lakuntza

139

Lana

140

Lantz

141

Lapoblación

142

Larraga

143

Larragoa

144

Larraun

145

Elizagorria

146

Leatxe

147

Legarda

148

Legaria

149

Leitza

150

Leotz

151

Lerga

152

Lerin

153

Lesaka

154

Lezaun

155

Ledea

156

Lizoainibar-Arriasgoiti

157

Lodosa

158

Longida

159

Irunberri

160

Lukin

161

Mañeru

162

Marañón

163

Martzilla

164

Mélida

165

Mendabia

166

Mendaza

167

Mendigorria

168

Metauten

169

Milagro

170

Mirafuentes

171

Miranda Arga

172

Elo

173

Monteagudo

174

Morentin

175

Mues

176

Murchante

177

Murieta

178

Murillo el Cuende

179

Murillo el Fruto

180

Muruzabal

181

Nabaskoze

182

Nazar

183

Obanos

184

Oko

185

Otsagabia

186

Odieta

187

Oiz

188

Olaibar

189

Olazti

190

Olexoa

191

Erriberri

192

Oloritz

193

Oltza Zendea

194

Ollaran

195

Orbaizeta

196

Orbara

197

Orisoain

198

Orontze

199

Orotz-Betelu

200

Oteitza

202

Azkoien

203

Petilla Aragoi

204

Piedramillera

205

Pitillas

206

Gares

207

Puiu

208

Ribaforada

209

Erromantzatua

210

Erronkari

211

Orreaga

212

Zare

213

Saldias

214

Jaitz

216

Zangoza

217

San Martin Unx

219

Santsol

220

Santakara

221

Doneztebe

222

Sartze

223

Sartaguda

224

Sesma

225

Sorlada

226

Sunbilla

228

Tebas-Muru Artederreta

229

Tirapu

230

Torralba del Río

231

Torres del Río

233

Tulebras

234

Ukar

235

Uxue

236

Ultzama

237

Untziti

238

Untzue

239

Urdazubi

240

Urdiain

241

Urraulgoiti

242

Urraulbeiti

243

Urrotz-Hiria

244

Urroz

245

Urzainki

246

Uterga

247

Uztarroze

248

Luzaide

249

Valtierra

250

Bera

251

Viana

252

Bidankoze

253

Bidaurreta

254

Alesbes

255

Villamayor de Monjardín

256

Hiriberri Aezkoa

257

Villatuerta

259

Igantzi

260

Deierri ibarra

261

Esa

262

Zabaltza

263

Zubieta

264

Zugarramurdi

265

Zuñiga

904

Irurtzun

905

Beriain

906

Orkoien

908

Lekunberri

Iragarkiaren kodea: F2004058