72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

106/2020 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, deitzen duena okupatu aurreko aktak egitera proiektu honetarako: 13,2 kV-eko aireko linea, Carcar-Lerin LAMTeko 200. euskarria eta Carcar-Lerin 2ko LAMTeko 38. euskarria lotzeko, Lerinen (Nafarroa). Espedientea: SAT10969.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 6ko 105/2019 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen, baimen administratiboa eman zitzaion, eta haren onura publikoa deklaratu zen: 13,2 kV-eko aireko linea, Carcar-Lerin LAMTeko 200. euskarria eta Carcar-Lerin 2ko LAMTeko 38. euskarria lotzeko, Lerinen (Nafarroa).

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Leringo alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Leringo udaletxean, 2020ko maiatzaren 12an eta 13an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Leringo udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko martxoaren 13an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ordezkoa baita, Izaskun Goñi Razquin (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren irailaren 2ko 9/2019 Foru Agindua, 2019ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 13koa).

ERANSKINA

Okupatu aurreko aktak egitea

Aktak egiteko tokia: Leringo Udala.

Eguna: 2020ko maiatzaren 12a.

HITZORDUA

TITULARRAK (zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea)

FINKA, p/a

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

13:10

Jesús Julián Fernández Berrueza jauna

17

3

956

Lerin

Aktak egiteko tokia: Leringo Udala.

Eguna: 2020ko maiatzaren 13a.

HITZORDUA

TITULARRAK (zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea)

FINKA, p/a

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

12:15

José Ángel Osa Aldabaldetrecu jauna

34

2

243

Lerin

12:15

M.ª Ángeles Corcuera Larrea andrearen jaraunsleak,

M.ª Josefa Corcuera Larrea andrea

82

4

312

Lerin

Iragarkiaren kodea: F2004016