72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

52/2020 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, garabi mugikor autopropultsatuen operadoreen (A mota) lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda onesten duena.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak abenduaren 13an emandako 71/2019 Ebazpenaren bidez, industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko azterketen 2020ko deialdia onetsi zen.

Garabi mugikor autopropultsatuen operadoreen txartel profesionala (A mota, 130 tonako edo hortik beherako gehieneko karga) lortzeko probak eginda, izendatutako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien zerrenda aurkeztu du, onetsia izan dadin.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea garabi mugikor autopropultsatuen operadoreen txartel profesionala (A mota) lortzeko asmoz otsailaren 27an eta martxoaren 11n egindako probak gainditu dituzten izangaien zerrenda.

2. Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari agintzea garabi mugikor autopropultsatuen operadoreen (A mota) lanbide gaikuntzaren agiriak presta ditzan, probak gainditu dituztenek baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu ondoren.

3. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko martxoaren 17an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA

Garabi mugikor autopropultsatuari buruzko ezagutzaren azterketa
(A kategoria) gainditu duten pertsonen zerrenda

Deiturak eta izena:

ARANDIGOYEN GOMEZ, JAVIER

ARRIETA OZCOIDI, GUILLERMO

CASTRO VIDEGAIN, MANUEL

LACASTA ROMERO, JESUS

LERIN SANCHEZ, IGNACIO

TELLETXEA JUANANEA, JON

ZUBIRI ANOCIBAR, LUIS MARIA

Iragarkiaren kodea: F2004096