72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

8D/2020 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena “Nafar Pirinioko Turismo Elkartea Iratialdea-Asociación Turística del Pirineo Navarra Iratialdea” (IRATIALDEA) izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000284; lehengo gordailu zenbakia: NA/146).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera María Adot Esarte andreak egin zuen, 31/2020/000019 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Batzar Nagusiak, 2019ko azaroaren 19an egindako bilkura berezian, aho batez erabaki zuen honako artikulu hauek aldatzea elkartearen estatutuetan: 1., 2., 3., 8., 9., 11., 14., 16., 19. eta 21. artikuluak.

María Adot Esarte andreak sinatzen du ziurtagiria elkarteko buru gisa, Kristina Legal Ibarrola idazkari andrearen oniritziarekin.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honetan xedatutakoaren aurka, interesdunek errekurtsoa jar dezakete Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko martxoaren 11n.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2003924