72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

769/2020 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 10eko 73E/2020 Foru Agindua gauzatzen duena.

Sara Molina Sainz de Murieta andreak maisu-maistren kidegoan sartzeko txanda irekiko hautapen prozedura batean parte hartu zuen, Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) eta Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) espezialitateetan, zeina Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Hautapen prozesu horretan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen. 2019ko uztailaren 31n, Sara Molina Sainz de Murieta andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen uztailaren 24ko 2475/2019 Ebazpen horren aurka.

Oposizio-lehiaketaldia bukatu ondoren, Sara Molina Sainz de Murieta andrea Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitateko praktiketako funtzionario izendatu zuten, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 3042/2019 Ebazpenaren bidez.

Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 12ko 73E/2020 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin zen Sara Molina Sainz de Murieta andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa.

Foru agindu horrek Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agintzen dio Sara Molina Sainz de Murieta andreari 0,50 puntu esleitzeko merezimenduen baremoko 2.4.b atalean (Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak), eta merezimendu horiek 3.2 ataletik kentzeko. Esleipen hori eginda, hauxe da errekurtsogileak lehiaketaldian lorturiko azken puntuazioa:

Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz):

Puntuazioa, guztira: 8,1665 (I. atala, “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”: 2,6665 puntu. II. atala, “Prestakuntza akademikoa”: 3,7500 puntu. III. atala, “Beste merezimendu batzuk”: 1,750 puntu).

Deialdian ezarritakoarekin bat, puntuazio horri oposizioaldian lorturikoa (8,9300 puntu) gehituta, puntuazio bateratua hau izanen da: 8,6246 puntu.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Sara Molina Sainz de Murieta andreari 0,50 puntu esleitzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuko merezimenduen baremoko 2.4.b atalean (Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak), Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatean, eta merezimendu horiek 3.2 ataletik kentzea.

2. Azken puntuazio hau ematea Sara Molina Sainz de Murieta andreari Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatearen oposizio-lehiaketan: 8,6246 puntu.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko martxoaren 16.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2004121