72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak hartutako Erabakia, 2/2020 Foru Lege-dekretua baliozkotzekoa.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2020ko martxoaren 27an egindako bileran, besteak beste, Erabaki hau hartu zuen:

1. Baliozkotzea 2/2020 Foru Lege-dekretua, martxoaren 25ekoa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko, eta presako prozeduraz foru lege proiektu gisa izapidetzea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6. artikuluan ezarritakoa betez.

Iruñean, 2020ko martxoaren 27an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2004365