71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Ordenantza fiskala, Jarduera sailkatuetan aritzeko eta jarduera ireki eta eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Jarduera sailkatuetan aritzeko eta jarduera ireki eta eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Iragarki hori argitaratu zen 2020ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, eta biharamunetik hasita jendaurrean egon zen, hogeita hamar egun baliodunean. Alegaziorik aurkeztu ez zenez, ordenantza hori behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Aiegin, 2020ko martxoaren 9an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATUETAN ARITZEKO ETA JARDUERA IREKI ETA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen ondorioz jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten instalazio eta jardueren ezarpenari, ustiapenari, funtsezko edo ez funtsezko aldaketei, irekitzeari eta lizentzien eskualdaketari dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, baita jarduera-lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan kontrolatzeko administrazio jarduerak egiteari dagozkionak ere, eta zehatz-mehatz, honako hauek:

a) Jarduera-lizentzia.

b) Jarduera-lizentziaren aldaketa, ofizioz edo titularrak eskatuta.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Jarduera eta irekitzeko lizentziak eskualdatzea (titulartasuna aldatzea).

f) Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obrak egin ondotik.

g) Udalaren kontrola, jarduera-lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan.

h) Tabernaren edo kafetegiaren lizentziari definizio berria ematea taberna berezia edo ikuskizunetarako kafetegia izateko.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten denean.

Ez da ordaindu beharko interesdunak eskabideari uko egiten badio Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen. Ez da ordaindu beharko baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola komunikatzen bada jardueraren kontrola bukatzen duen udal ebazpena eman aurretik.

Hala ere, aurreko paragrafoan aipatutako kasuetan, interesdunak Udalari ordaindu beharko dio lizentzia emateko egindako txostenen zenbatekoa.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berrikusten edo eskualdatzen bada, edo haien izenean aurkezten bada aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena.

Zerga-oinarria

5. artikulua. Zerga-oinarria da egiten den eskari edo jarduera bakoitza eta, hala behar badu, jarduerak okupatu behar duen azalera eraiki osoa, barne harturik hura garatzeko behar diren lokal erantsi guztiak.

Tasa

6. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean agertzen dena.

Kuota

7. artikulua. Kuota izanen da ordenantza honetako eranskinean agertzen den karga-tasa zerga-oinarriari aplikatzearen ondoriozkoa edo, bestela, horretarako ezartzen den zenbateko finkoa.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Jarduera baterako baimena erdietsi edo abiarazi nahi dutenek Herriko Etxean aurkeztuko dute behar den lizentzia eskabidea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena zehazten dituztela, indarreko legerian edo dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

9. artikulua:

1. Tasaren likidazioa onetsita dela, interesdunak dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du gehienez ere bi hilabetean, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

2. Jarduera-lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan, jarduera hasitakoan kontrola egiteagatik ordaindu beharreko tasa autolikidazio araubidean galdatuko da, eta komunikazioarekin edo adierazpenarekin batera Udalak ematen duen autolikidazio agiria aurkeztu beharko da, behar bezala betea, baita ordainagiria ere.

Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorrean xedatzen denaren arabera zehatzen ahal dena.

10. artikulua:

1. Udal administrazioak egiaztatuko du likidazioak eta autolikidazioak ordenantza honen arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako oinarri eta kuotak arau horien emaitza direla.

2. Udal administrazioa likidazioekin edo, hala behar badu, autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutze-interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Era berean, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zerga-egitateen likidazioa eginen du.

11. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute indarrean dagoen legerian ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek beste lizentzia bat eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Jarduera-lizentziak, jarduera-lizentziaren aldaketa eta berrikustea, jarduera-lizentziaren eskualdaketa.

1.1. Jarduera-lizentziak.

Kodea: JARDUERA-LIZENTZIA 4D. Espedienteen tramitazioa, jarduera-lizentzia lortzeko edo horren funtsezko aldaketarako (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), soilik txosten tekniko bat egin behar denean: 210 euro.

Kodea: JARDUERA-LIZENTZIA D + TXOSTENA + ALEGAZIOAK. Espedienteen tramitazioa, jarduera-lizentzia lortzeko edo horren funtsezko aldaketarako (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), txosten tekniko bat eta alegazioen txostena egin behar direnean: 300 euro.

Kodea: JARDUERA-LIZENTZIA 4D + TXOSTEN BAT. Espedienteen tramitazioa, jarduera-lizentzia lortzeko edo horren funtsezko aldaketarako (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), txosten tekniko bat baino gehiago egin behar direnean: 350 euro.

Kodea: JARDUERA-LIZENTZIA 4D + TXOSTEN BAT BAINO GEHIAGO + ALEGAZIOAK. Espedienteen tramitazioa, jarduera-lizentzia lortzeko edo horren funtsezko aldaketarako (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), txosten tekniko bat baino gehiago eta alegazioen txostena egin behar direnean: 400 euro.

1.2. Jarduera-lizentziaren aldaketa:

Deskripzioa.

1.2.1. Jarduera-lizentziaren funtsezko aldaketa, jarduera-lizentzia berrikustea dakarrena, soilik txosten tekniko bat behar denean. Jarduera-lizentziaren berrikuste bakoitza tramitatzeko eta ebazteko tasa: 150 euro.

1.2.2. Jarduera-lizentziaren funtsezko aldaketa, jarduera-lizentzia berrikustea dakarrena, txosten tekniko bat baino gehiago behar direnean. Jarduera-lizentziaren berrikuste bakoitza tramitatzeko eta ebazteko tasa: 200 euro.

1.2.3. Jarduera-lizentziaren funtsezko aldaketa, jarduera-lizentzia berritzea ez dakarrena. Jarduera-lizentziaren aldaketa partzial bakoitza tramitatzeko eta ebazteko tasa: 100 euro.

1.2.4. Jarduera-lizentziaren aldaketa ez funtsezkoa. Udal txostena tramitatzeko eta egiteko tasa. Txostenik egiten ez den kasuetan, ez da tasarik sortuko: 120 euro.

1.3. Jarduera-lizentziaren eskualdaketa:

Jarduera-lizentziaren eskualdaketak (titulartasun aldaketa) ez du tasarik sortuko.

2. epigrafea.–Irekitzeko lizentziak, irekitzeko lizentzien eskualdaketa.

2.1. Irekitzeko lizentziak:

Kodea: IREKITZEA 4D.–Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), soilik txosten tekniko bat egin behar denean: 250 euro.

Kodea: IREKITZEA 4D + BISITA.–Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), bisita teknikoa egin behar denean: 350 euro.

Kodea: IREKITZEA 4D + TXOSTEN BAT BAINO GEHIAGO.–Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), txosten tekniko bat baino gehiago egin behar direnean: 350 euro.

Kodea: IREKITZEA 4D + BISITA + TXOSTEN BAT BAINO GEHIAGO.–Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), txosten tekniko bat baino gehiago eta bisita teknikoa egin behar direnean: 400 euro.

Kodea: IREKITZEA 4D (5. eranskina).–Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina eta 5. eranskina), soilik txosten tekniko bat egin behar denean: 350 euro.

Kodea: IREKITZEA 4D (5. eranskina) + BISITA.–Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina eta 5. eranskina), soilik txosten tekniko bat eta bisita teknikoa egin behar direnean: euro.

Kodea: IREKITZEA 4D (5. eranskina) + TXOSTEN BAT BAINO GEHIAGO.–Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina eta 5. eranskina), txosten tekniko bat baino gehiago egin behar direnean: 400 euro.

Kodea: IREKITZEA 4D (5. eranskina) + BISITA + TXOSTEN BAT BAINO GEHIAGO.–Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina eta 5. eranskina), txosten tekniko bat baino gehiago eta bisita teknikoa egin behar direnean: 550 euro.

Kodea: IREKITZEA 4A, 4B eta 4C.–Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinak), soilik txosten tekniko bat egin behar denean: 400 euro.

Kodea: IREKITZEA 4A, 4B eta 4C + BISITA.–Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinak), soilik txosten tekniko bat eta bisita teknikoa egin behar direnean: 500 euro.

Kodea: IREKITZEA 4A, 4B eta 4C + TXOSTEN BAT BAINO GEHIAGO.–Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinak), txosten tekniko bat baino gehiago egin behar direnean: 550 euro.

Kodea: IREKITZEA 4A, 4B eta 4C + BISITA + TXOSTEN BAT BAINO GEHIAGO.–Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinak), txosten tekniko bat baino gehiago egin behar direnean: 650 euro.

KALTEGABEA.–4/2005 Foru Legearen jarduera kaltegaberako lizentzia tramitatzea, soilik txosten tekniko bat eta bisita teknikoa egin behar direnean: 50 euro.

KALTEGABEA.–4/2005 Foru Legearen jarduera kaltegaberako lizentzia tramitatzea, txosten bat baino gehiago egin behar direnean: 90 euro.

2.1.2. Irekitzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, jardueraren aldaketa funtsezko baten ondotik, eraikin eta/edo lokalaren azalera eraikiko metro koadro bakoitzeko. Ziurtagiria barne: 0,50 euro.

2.1.2.1. Jarduera-lizentziaren berrikuste bat izan delarik, eraikin eta/edo lokalaren azalera eraikiko metro koadro bakoitzeko: 1,00 euro.

2.1.2.2. Jarduera-lizentziaren aldaketa partziala izan delarik, eraikin eta/edo lokalaren azalera eraikiko metro koadro bakoitzeko: 0,50 euro.

2.1.3. Irekitzeko lizentziaren aldaketa bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, jardueraren aldaketa ez funtsezko baten ondotik, obra handirik egitea behar izan ez duelarik. Ziurtagiria barne: 60,00 euro.

2.1.4. Irekitzeko lizentziaren aldaketa bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, jardueraren aldaketa ez funtsezko baten ondotik, obra handiak egitea eta horren ondoriozko egiaztapena behar izan dituelarik. Ziurtagiria barne: 120,00 euro.

2.2. Irekitzeko lizentziaren eskualdaketa:

Irekitzeko lizentziaren eskualdaketak (titulartasun aldaketa) ez du tasarik sortuko.

3. epigrafea.–Hirigintzako eta ingurumeneko kontrola egiteagatik, lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan.

3.1. Jarduera sailkatuei buruzko proiektu bakoitzaren tramitazioa: 300,00 euro.

3.2. Jarduera sailkatuaren hasieraren ondoko kontrolagatik: 100,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2003666