71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Berako udal-mugartean “Arkaitza” harrobia lehengoratzeko planari buruz.

Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Berako udal-mugarteko “Arkaitza” harrobia lehengoratzeko plana.

Interesdun guztiek alegazioak egiten ahal dizkiote enpresak aurkeztutako lehengoratze planari, dela Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduta, dela zerbitzu horretan bertaratuz (Tomás Caballero parkea 1, 31005, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietatik edozeinetan, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea aztergai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren egoitzan eta Nafarroako Gobernu Irekiaren eta Gardentasunaren Atarian: https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/plan-restauracion-del-proyecto-explotacion-minera-arkaitza-bera.

Iruñean, 2020ko martxoaren 10ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2003870