7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3785E/2019 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzea errazteko dirulaguntzetarako gastuari baimena kentzen diona. DDBN identifikazioa: 447068.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez, desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzea errazteko dirulaguntzen deialdia onetsi zen.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 2ko 500E/2019 Ebazpenaren bidez, 2019. urterako 370.000,00 euroko gastu-baimena onetsi zen eta aurreko araudiaren oinarri arautzaileak aldatu ziren.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 30eko 2934E/2019 Ebazpenaren bidez, 75.000,00 euroko gastua ez baimentzea onetsi zen.

Aurrekontu ekitaldi honetan 52 eskaerari baietza eman zaie, eta emandako laguntza 203.806,24 eurokoa izan da. Gaur den egunean partidan dagoen erabilgarria 206.453,54 eurokoa da. Ekitaldi hau amaitu arteko aurreikuspena da 4 eskaera izanen direla, eta denera 11.000,00 euro beharko direla.

Lehen esandako guztiarengatik, aurrekontuko partidako 80.000,00 euroko gastua ez baimentzea proposatzen da, eragotzi gabe dirulaguntzaren banakako ebaluazioarengatik kasu egitea.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondorengo partida honetan esaten den kopuruko gasturako baimena kentzea:

Desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzea errazteko dirulaguntzak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren eta apirilaren 2ko 500E/2019 Ebazpenaren bidez arautuak, 80.000,00 euro, “Enpresa arruntek desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko dirulaguntzak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241105 partida, 2019ko gastuen aurrekontua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko abenduaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1916105