7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1186/2019 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen duena desgaitasuna duten pertsonek lan-merkatu arruntean enplegu lagundua lortzeko dirulaguntzei dagokien partidako gastua egiteko. DDBN identifikazioa: 441754.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1558/2008 Ebazpenaren bidez, desgaitasuna duten pertsonek lan-merkatu arruntean enplegu lagundua lortzeko dirulaguntzen deialdia onetsi zen.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 14ko 258/2019 Ebazpenaren bidez, 5.000,00 euroko gastua baimendu zen 2019rako.

Aurrekontu ekitaldi honetan ez da eskaera bat ere aurkeztu.

Eskaerak aurkezteko epea itxita dago.

Hori dela eta, proposatzen da aurrekontuko partida horretako 5.000,00 euroko gastuari baimena kentzea.

Azaldutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea partida honetatik honenbesteko gastua egiteko:

–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1558/2008 Ebazpenaren bidez arauturiko dirulaguntzak, desgaitasuna duten pertsonek lan-merkatu arruntean enplegu lagundua lortzeko ematen direnak (Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean 441754 zenbakia): 5.000,00 euro, 2019ko Gastuen Aurrekontuko “Enpresa arruntek desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko dirulaguntzak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241105 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko abenduaren 20an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1916437