7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eguesibarren larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei dirulaguntza zuzenak eta gauzazko laguntzak ematea 2020an. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, laburpena argitara ematen da; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 485809, bai eta Udalaren webgunean ere.

–Helburua eta xedea:

Laguntza bereziak dira prestazio batzuk larrialdi egoerei aurre egiteko eta/edo diru-sarrerak lortzeko pertsonei edo familiei ematen zaizkienak, horrela funtsezko beharrei erantzun ahal izateko eta gizarte bazterketako egoerak saihesteko edo arintzeko.

Laguntza bereziak xededunak eta enbargaezinak dira, eta zertarako eman diren, horrexetarako soilik erabiliko dira.

–Onuradunak:

Gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonek eta/edo familia-unitateek jaso ditzakete laguntza hauek. Baremo ekonomikoa ez da Udalaren prestazio ekonomikoak jasotzeko baldintza bakarra. Lehentasuna emanen zaie Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko teknikariek ezarritako irizpide teknikoei (prebentzioari, egokitasunari, presari edo gisakoei loturiko horiei, alegia).

–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 31ra artekoa izanen da (hezkuntzako laguntzetarako ezarri epeak izan ezik), baldin eta aurrekontuko kontsignazioari eusten bazaio, organo eskudunak oinarri hauek onetsi eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2019ko abenduaren 11n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1915890