7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Epe irekiera Manunet Europar Programaren 2020ko deialdian parte hartzeko. Programa horren barrenean, ikerketa arloko Nafarroako enpresa eta erakundeek aurkezten dituzten fabrikazioko teknologia aurreratuei buruzko I+G+b proiektuak egiten ahal dira nazioarteko lankidetzan.

Xedea.–Manunet programa, bereziki, honako enpresentzat dago bideratua: 2021-2022 aldian, proiektuaren lurralde eremuan diharduen beste entitateren batekin lankidetzan, fabrikazioko teknologia aurreratuei buruzko I+G+b jarduerak egin nahi dituzten Nafarroako enpresak. Hauexek dira proiektuak hautagai izateko baldintzak:

–Manunet programaren lurralde eremuko bi herrialde desberdinetako bi entitate independentek edo gehiagok parte hartzea proiektuan.

–Proiektuan, gutxienez ere, bi ETEk parte hartzea; eskualde/herrialde berekoak edo desberdinetakoak izan daitezke.

Ikerketarako eta ezagutzaren hedapenerako erakundeek ere (Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 83. apartatuan definituak) hartzen ahal dute parte; betiere, proiektuak hautagai izateko baldintzak bete beharko dituzte.

Eskaerak aurkeztea.–Manunet deialdiak 2 fase ditu:

1. Lehen fasea: proiektuaren aurre-proposamenak aurkeztea. Eskaerak lehen fasean aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 13an hasi eta martxoaren 17an bukatuko da. Aurre-proposamenak ebaluatuta, ebaluazioa gainditzen dutenak bakarrik igarotzen ahalko dira bigarren fasera.

2. Bigarren fasea: proposamen xehatua aurkeztea. Eskaerak bigarren fasean aurkezteko epea 2020ko uztailaren 16an bukatuko da.

Parte hartzeko baldintzak, eskaera egiteko inprimakiak eta abar proiektuaren web-orrian aztertu eta jaso daitezke:

http://www.manunet.net.

Finantzaketa.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren araudi indardunari jarraituz finantzatuko dira bazkide nafarrei onesten zaizkien proiektuak, horretarako argitaratzen den laguntza-deialdiaren esparruan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 20an.–I+G+b Zerbitzuko zuzendaria, Ana M.ª Vicente Alzuaz.

Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:

–Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia.

–I+G+b Zerbitzua.

–Cabárceno kalea 6, 3. solairua, 31621 Sarriguren.

–Telefonoa: 848 427658.

Iragarkiaren kodea: F1916550