7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3480/2019 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostua betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 941/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2018ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 1754/2018 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen (2018ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22koan).

Behin bukaturik dagoela oposizioaldiko lehen fasea, lanpostu hutsak hautatu ziren, eta kalifikazio epaimahaiak oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako hamazazpi izangaien zerrenda igorri zuen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1200/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaizkion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura foruzain lanpostuan aritzeko 17 izangaiak, deialdian aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiteko, eta praktiketako funtzionario izendatu ziren.

Deialdiaren 11. oinarriak ezartzen du kalifikazio epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko dituela, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko duela (oposizioaldian ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari izendapen proposamena igorriko diola.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren azaroaren 27ko 150/2019 Ebazpenaren bidez, “Polizien Oinarrizko Prestakuntza (2019)” ikastaroko azkeneko kalifikazioak onetsi dira.

Aurrekoaren ondorioz, kalifikazio epaimahaiak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igorri dio oinarrizko prestakuntza ikastaroa gainditu duten 15 izangaiak izendatzeko proposamena.

Jarraian, deialdiaren 12. oinarriak ezartzen duenez, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatuko ditu proposatuko izangaiak.

Nolanahi ere, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legeak, bere 5.b) artikuluan, Nafarroako Poliziaren lanpostuak egituratzen ditu, eta aurretik foruzain lanpostua zena, aurrerantzean Nafarroako Foruzaingoko agente izanen da. Beraz, orain egiten den izendapena agente lanposturako da.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuan aritzeko: Xabier Aristu López jauna, Daniel Antao Bras jauna, Ricardo Aznar Munarriz jauna, Sara Valles Vergara andrea, Alejandro Latorre Ibáñez jauna, Fernando Miguel Soret Eguiluz jauna, Raúl Serrano Barquin jauna, Asier Berdonces Aznar jauna, Francisco Javier Ostiz Araña jauna, Javier Garbayo Aliaga jauna, Mario Iriarte Garcés jauna, Maialen Izar De La Fuente Roldán De Aranguiz andrea, Iñaki Murillo Cardiel jauna, Sorospen Barón Lacunza andrea eta Vanesa Pacha Urteaga andrea.

2. Lanpostu hauek esleitzea:

Xabier Aristu López jaunari, plantilla organikoan 8523 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldeari atxikia, Zangozan aritzeko.

Daniel Antao Bras jaunari, plantilla organikoan 377 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Ricardo Aznar Munarriz jaunari, plantilla organikoan 7634 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Tuterako Taldeari atxikia, Tuteran aritzeko.

Sara Valles Vergara andreari, plantilla organikoan 5295 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldeari atxikia, Zangozan aritzeko.

Alejandro Latorre Ibáñez jaunari, plantilla organikoan 7853 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

Fernando Miguel Soret Eguiluz jaunari, plantilla organikoan 6006 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Raúl Serrano Barquin jaunari, plantilla organikoan 7855 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

Asier Berdonces Aznar jaunari, plantilla organikoan 332 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Tuterako Taldeari atxikia, Tuteran aritzeko.

Francisco Javier Ostiz Araña jaunari, plantilla organikoan 7878 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Javier Garbayo Aliaga jaunari, plantilla organikoan 7860 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

Mario Iriarte Garcés jaunari, plantilla organikoan 10429 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Lizarrako Taldeari atxikia, Lizarran aritzeko. Lanpostu elebiduna da, eta euskarazko B2 jakite-maila du.

Maialen Izar De La Fuente Roldán De Aranguiz andreari, plantilla organikoan 10425 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko. Lanpostu elebiduna da, eta euskarazko B2 jakite-maila du.

Iñaki Murillo Cardiel jaunari, plantilla organikoan 10426 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko. Lanpostu elebiduna da, eta euskarazko B2 jakite-maila du.

Sorospen Barón Lacunza andreari, plantilla organikoan 10427 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko. Lanpostu elebiduna da, eta euskarazko B2 jakite-maila du.

Vanesa Pacha Urteaga andreari, plantilla organikoan 10428 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko. Lanpostu elebiduna da, eta euskarazko B2 jakite-maila du.

3. Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuaz jabetzeko eguna 2019ko abenduaren 19a izanen dela xedatzea, behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoirik ez bada.

4. Adieraztea ezen Mario Iriarte Garcés jaunak, Maialen Izar De La Fuente Roldán De Aranguiz andreak, Iñaki Murillo Cardiel jaunak, Sorospen Barón Lacunza andreak eta Vanesa Pacha Urteaga andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen dutela parte hartu, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan ezarritakoarekin (lege testu horrek Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen).

5. Ebazpen hau igortzea Barneko zuzendari nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1916325