69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

521/2020 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, herri bakoitzeko festetako zaindariaren eguna ezartzen duena Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 19ko 197/2019 Foru Aginduak onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2020ko lan egutegia, eta 1.2 artikuluak adierazten du ezen, aste barreneko jaiegunak ezartzerakoan, Iruñean aritzen ez diren langileentzat jaiegun izanen direla Nafarroako herrietako 2020ko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herriko jaieguna eta, herriko festak direla eta, horien hasierako eguna 12etatik aurrera, eta lau egun gehiago. Beraz, horren ondorioetarako, bidezkoa da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen hau onestea, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehazteko, herri bakoitzean aritzen diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile guztientzat.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren herrietako 2020ko jaiegunak zehaztu ondoren (Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 250/2019 Ebazpena), bidezkoa da herri bakoitzeko festetako zaindariaren eguna zehaztea. Horren ondorioz, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 19ko 197/2019 Foru Aginduaren 1.2 artikuluan ezarritakoa bete beharrez, aste barreneko jaiegunak ezartzen dira Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileentzat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Herri bakoitzeko festetako zaindariaren eguna zehaztea, Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Iruñean aritzen ez diren langileentzat, herriko festak direla-eta jaiegun izanen dira Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 19ko 197/2019 Foru Aginduaren 1.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzearen ondoriozkoak, kontuan harturik jarraian ematen den zerrenda, kasuan kasuko zaindariaren eguna eta herria jasotzen dituena:

Abartzuza: abuztuaren 16a

Ablitas: abuztuaren 30a

Oibar: abuztuaren 16a

Allo: abuztuaren 19a

Altsasu: irailaren 12a

Antzin: uztailaren 24a

Andosilla: irailaren 8a

Agoitz: abuztuaren 9a

Arguedas: abuztuaren 2a

Arroitz: irailaren 8a

Artaxoa: irailaren 8a

Auritz: ekainaren 24a

Aiegi: irailaren 4a

Azagra: irailaren 8a

Bera: abuztuaren 3a

Beriain: uztailaren 31

Buñuel: abuztuaren 15a

Cabanillas: abuztuaren 15a

Cadreita: uztailaren 16a

Caparroso: irailaren 2a

Cárcar: irailaren 14a

Zarrakaztelu: abuztuaren 2a

Cascante: abuztuaren 30a

Kaseda: irailaren 9a

Castejón: ekainaren 30a

Cintruénigo: irailaren 8a

Corella: irailaren 24a

Cortes: irailaren 29a

Deikaztelu: abuztuaren 26a

Doneztebe: ekainaren 29a

Elizondo (Baztan): uztailaren 25a

Lizarra: abuztuaren 4a

Etxarri Aranatz: abuztuaren 3a

Faltzes: abuztuaren 17a

Fitero: irailaren 14a

Fontellas: irailaren 3a

Funes: abuztuaren 9a

Fustiñana: abuztuaren 6a

Goizueta: abuztuaren 15a

Gorraitz (Eguesibar): irailaren 5a

Uharte: irailaren 21a

Irurita (Baztan): maiatzaren 21a

Irurtzun: uztailaren 16a

Izaba: uztailaren 26a

Iturmendi: uztailaren 16a

Lakuntza: abuztuaren 23a

Larraga: abuztuaren 6a

Leitza: abuztuaren 11

Lekunberri: urriaren 9a

Lerin: abuztuaren 15a

Lesaka: uztailaren 7a

Lezaun: ekainaren 29a

Lodosa: uztailaren 31

Los Arcos: abuztuaren 16a

Irunberri: abuztuaren 31

Martzilla: abuztuaren 24a

Mélida: abuztuaren 20a

Mendabia: abuztuaren 24a

Mendigorria: abuztuaren 15a

Milagro: irailaren 6a

Miranda Arga: abuztuaren 24a

Monteagudo: abuztuaren 16a

Murchante: abuztuaren 16a

Nabaskoze: uztailaren 31

Noain (Elortzibar): abuztuaren 27a

Otsagabia: irailaren 8a

Olazti: uztailaren 26a

Erriberri: irailaren 14a

Orkoien: ekainaren 18a

Oronoz (Baztan): abuztuaren 15a

Ororbia: abuztuaren 23a

Azkoien: irailaren 6a

Gares: uztailaren 25a

Ribaforada: abuztuaren 24a

Erronkari: abuztuaren 15a

Zaraitzu (Ezkaroze): uztailaren 16a

San Adrián: uztailaren 25a

Zangoza: irailaren 12a

Santakara: abuztuaren 16a

Sartaguda: Abuztuaren 5a

Sesma: Abuztuaren 25a

Tafalla: abuztuaren 16a

Tutera: uztailaren 27a

Ultzama (Larraintzar): uztailaren 31

Valtierra: abuztuaren 18a

Viana: uztailaren 22a

Alesbes: irailaren 16a

Villatuerta: abuztuaren 15a

Zubiri (Esteribar): abuztuaren 1a

Zudairi (Ameskoabarrena): abuztuaren 21a

2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan aritzen diren langileentzat, eskolaren funtzionamenduaren berezitasunagatik, bai eta Antsoain, Barañain, Berriozar, Atarrabia, Burlata, Zizur Nagusia, Zizur, Mutiloa, Sarriguren, Cordovilla, Elkano eta Imarkoain herrietan aritzen diren langileentzat ere, zaindariaren jaieguntzat hartuko da, herriko festak direla eta, Iruñerako ezarritakoa, hau da, uztailaren 7a.

Aurreko paragrafoko salbuespena ez zaie aplikatuko liburutegien sarean aritzen diren langileei; izan ere, kasuan kasuko lantokiaren herriko zaindariaren jaieguna izanen dute, ebazpen honen lehenbiziko apartatuan ezarritakoaren arabera. Beraz, ondokoak hartuko dira zaindariaren eguntzat, herriko festak direla eta, herria zein den:

Antsoain: irailaren 18a

Barañain: ekainaren 25a

Berriozar: abuztuaren 27a

Burlata: abuztuaren 15a

Mutiloa: ekainaren 19a

Atarrabia: urriaren 4a

Zizur Nagusia: irailaren 14a

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2003225