65. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Akats zuzenketa, herri-larreen eta laborantzako herri-lurren aprobetxamenduaren enkanteari buruzko iragarkian

2020ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an, argitaratu zen Agoizko herri-larreen eta laborantzako herri-lurren aprobetxamenduaren enkante publikoari buruzko iragarkia. Zehazki, 3.951 metro karratuko herri-lurretako landa-lurra jarriko da enkantean, Agoizko udalak, 2019ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, onetsitakoaren arabera. Iragarki horretan, bada, akatsa badela ikusi da.

Hortaz, honela dioen tokian:

Eskaerak aurkezteko epea igarota, “aprobetxamenduari dagokion loteari buruzko eskaera aurkeztu dela egiaztatuta”.

Honela behar du:

“Aprobetxamenduari dagokion loteari buruzko eskaerarik aurkeztu EZ dela egiaztatuta”.

Horiek horrela, adjudikaziorako enkantea egitea dagokio, eta 2020ko apirilaren 30ean, ostegunean, eginen da, 12:00etan, Agoizko Udaletxeko bulegoetan.

Agoitzen, 2020ko martxoaren 16an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2004087