61. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2020 martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Itzan, 2020ko martxoaren 11n.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2003805