61. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKANO

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Elkanoko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 22an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua bete dadin; hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Elkanon, 2020ko martxoaren 11n.–Kontzejuko burua, Belén Baztán Segura.

Iragarkiaren kodea: L2003806