61. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2020ko martxoaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontuaren espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork bakarrik ere aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta aginduko da kapituluka laburturik argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Buñuelen, 2020ko martxoaren 11n.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2003795