6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Saneamenduaren ordenantza teknikoan.
Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Mankomunitatearen saneamenduaren ordenantza teknikoan.

Hasiera batez onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin eta harekin bat datozenekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza horren aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2019ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1916504