56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

147E/2020 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita deialdi honen gastua: “Nekazaritza sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak.” DDBN identifikazioa: 497256.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 25ean emandako 2711/2018 Ebazpenaren bidez arautu ziren nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak.

Horrexegatik, bidezkoa da 2020rako gastua baimentzea, aurretik aipatutako dirulaguntzen deialdirako.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 100.000 euroko gastua baimentzea 2020ra luzatutako 2019ko gastu-aurrekontuko partida honen kargura: “Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak” izeneko 950001 96100 4819 241108 partida, hain zuzen ere, nekazaritza sektorean langileen aldi baterako kontratazioak egiteko. DDBN identifikazioa: 497256.

2. 20.000 euroko gastua baimentzea 2020ra luzatutako 2019ko gastu-aurrekontuko partida honen kargura: “Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak” izeneko 950001 96100 4819 241108 partida, hain zuzen ere, nekazaritzako enpleguarekin lotutako sentsibilizazio, zabalkunde eta dibulgazio jarduketetarako. DDBN identifikazioa: 497256.

3. Ebazpen hau Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura eta kontu-hartzailetza delegatura igortzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 26an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2003022