56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko elikadurako teknikari izateko lanpostu 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko elikadurako teknikari izateko lanpostu 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren (2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 21ekoan) 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioen ordenaren araberakoa, eta, horrekin batera, izendapen proposamena, probak puntuazio handienarekin gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen den izangaiaren aldekoa.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko elikadurako teknikari izateko lanposturako honako hau izendatzeko proposamena onetsi da:

Txanda irekia:

LALINDE CATALÁN, JENNIFER

2. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 26an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2003017