56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Herri-larreak aprobetxatzeko eskaera

Vianako Udalak, 2020ko otsailaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, zertarako eta eskubidea dutela uste duten herritarrek eska dezaten laborantzako honako herri-lur hauen lehentasunezko aprobetxamendua edo esleipen zuzenekoa, zer dagokien eta horixe:

Soto: 31. poligonoko 221., 222., 223., 225., 226., 227., 228., 229., 230., 231., 232., 243. eta 244. lurzatiak.

Lastra: 28. poligonoa, 296. lurzatia.

Viana II: 16. poligonoa, 286. lurzatia, eta 31. poligonoa, 276. lurzatia.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko 181. artikuluarekin.

Vianan, 2020ko otsailaren 27an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2003116