56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Murietako Udalak, 2020ko martxoaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020. urterako plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Murietan, 2020ko martxoaren 6an.–Alkatea, Yurema Lana González.

Iragarkiaren kodea: L2003626