56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2020ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizoainen, 2020 martxoaren 6an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2003628