56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Oltzako 154., 166. eta 180. lurzatien kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko otsailaren 27an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proposamena Oltzako 9. poligonoko 154., 166. eta 180. lurzatietarako (Oltzako Jauregia), Joaquín Ignacio Mencos Doussinaguek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluarekin; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udalaren egoitza elektronikoan eta bulegoetan.

Oltza Zendean, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2003147