56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

Udal ordenantza, arautzen duena Kontzejuaren María Domínguez gizarte etxeko espazio eta baliabideen antolaketa eta erabilera. Hasierako onespena

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2020ko otsailaren 26ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat zeinaren bidez arautzen baitzen Artikako Kontzejuaren María Domínguez gizarte etxeko espazio eta baliabideen antolaketa eta erabilera.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Artikan, 2020ko otsailaren 27an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2003067