56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Zuzenbideko lizentziadun lanpostu bat, funtzionario araubidekoa (A maila/taldearekin parekatua)

Alkatetzaren martxoaren 3ko 415/2020 Ebazpenaren bitartez, onetsi zen Tuterako Udalaren zerbitzuko Zuzenbideko lizentziadun lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina eginen baita ebazpen berean onetsi den lekualdatze lehiaketa hutsik gelditzen bada.

Oposizio-lehiaketa hau eginen da honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), estatutu hori garatzeko eta gauzatzeko idatzitako sarrera erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta honako oinarri hauek:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak:

1.1. Deialdi honen xedea da Tuterako Udalaren zerbitzuko Zuzenbideko lizentziadun izateko plantillako lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea; lanpostua A mailakoa eta funtzionarioen araubidekoa da, eta lanaldi osoan aritzekoa. Lanpostua Tuterako Udalaren 2016ko lan publikoaren eskaintzan dago (2017ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 20an).

1.2. Deialdi honen bidez betetzekoa den lanpostu hutsak 0512A05301 kodea du plantilla organikoan; Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrari atxikia dago. Lanpostua txanda irekiari dagokio, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren 15.3 artikuluan ezarritako formularen arabera (testu bategina abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

1.3. Era berean eta 11. oinarrian ezarritakoarekin bat, deialdi honen xedea da Zuzenbideko lizentziadun lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat eratzea, probak gainditu baina hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.

1.4. Deialdiaren xede den lanpostuaren eginkizuna izanen da ardura hartzea bere eskumeneko eremuari dagokion aholkularitza juridikoaz, azterlanez eta txostenez; honako hauek dira eginkizunetako zenbait adibide:

–Tuterako Udalbatzari aholkularitza juridikoa ematea.

–Txosten juridikoak egitea, arlo juridiko eta administratiboan behar direnak.

–Espedienteak tramitatzea, behar den ebazpen proposamenarekin, kasua bada; Tokiko Gobernu Batzordeko Zinegotzigoaren irizpen eta proposamenak egiten laguntzea, ondoren organo eskudunei igortzeko, alkatea barne.

–Bere jarduera profesionalagatik dagozkion azterlan eta lanak egitea.

–Bere eskumeneko eremuari lotutako diziplinako espedienteak instruitzea, eta horien ebazpen proposamena egitea.

–Bere eskumeneko eremuari dagozkion legezko xedapenak, araudia, etab. aztertzea eta ezagutzea, garaiz eta eguneraturik, eta ardura hartzea horiek ezagutarazteko arduradun politikoei, teknikoei eta interesdunei, orokorrean.

–Udal langileei aholkularitza ematea, alderdi juridikoei eta administrazio prozedurari buruz.

–Udala ordezkatzea eta defendatzea, Udalak hasitako auzietan, bai eta Udalaren kontra jarritakoetan ere, indarrean den araudiari jarraikiz, eta, bereziki, Botere Judizialaren Lege Organikoan xedatuari jarraikiz.

–Beste edozein eginkizun, bat datorrena lanpostuaren helburuarekin, mailarekin eta berezko eskumenekin.

1.5. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena nomina eta plantillako funtzionario izanen da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartu eta kidetuko da.

1.6. Lanpostuak A mailako ordainsariak izanen ditu, maila horretarako honako arau hauetan oro har ezarritakoaren araberakoak: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena; uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretua, Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamendua onesten duena; eta Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz indarrean den Erabakia. Horrez gain, ordainsari osagarriak jaso ahalko ditu, aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezartzen badira eta plantilla organikoan zehazten badira.

1.7. Lan eta enplegu baldintzei buruz, oinarri hauetan agertzen ez badira, eta udal honi dagokionez, Tuterako Udalaren zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz indarrean den Erabakian ezarritakoari jarraituko zaio.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatu ahalko dute administrazio organo eskudunek, horretarako ezarritako prozedurari jarraituz.

1.8. Deialdia eta oinarriak lotesleak izanen dira Administrazioarentzat, deialdiaren hautaprobetako epaimahaikideentzat eta parte-hartzaileentzat.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

A) Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehazten diren baldintzetan langileen joan-etorri librea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea. Espainiarren eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eraturiko izatezko bikotekideek ere hartu ahalko dute parte, zuzenbidez bereiziak ez badaude, baita haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bereiziak ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

B) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

C) Zuzenbideko lizentziaren edo graduaren titulua izatea, edo baliokide den titulua, edo eskuratzeko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina aurkeztuz frogatuko du).

Atzerrian lortutako unibertsitateko tituluak dituzten izangaiek aurkeztu beharko dute kasuan kasuko titulua homologatzeko frogagiria, edo, kasua bada, baliokide izatearen ziurtagiria.

D) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

E) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi gabea.

2.2. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

Aurreko baldintzak frogatu beharko ditu lanpostua eskuratzen duen izangaiak, deialdi honen 9. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Izangaiak baldintza horiek bete beharko ditu eskabideak aurkezteko epea bukatzean, eta hautapen prozedura osoan mantendu ere, izendatua izan arte.

Eskabideak aurkeztean egiaztatu beharko da titulazio-baldintza betetzen dela.

3.–Eskabideak.

3.1. Esteka honetan agertzen den ereduaren arabera bete beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak:

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005C_Local_concurso_oposic_C.pdf

Eskabideak erregistratu beharko dira Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Plaza Vieja, 1) edo Frontón kaleko 1eko bulegoetan, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

3.2. Behar bezala betetako parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Nortasun Agiri Nazionalaren kopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen duen beste agiri baliokideren batena.

–Eskatzen den titulazioaren kopia konpultsatua.

–Deialdiko baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen frogagirien kopia konpultsatua. Izangaiek baremoan (II. eranskina) agertzen den puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte merezimenduak, behar bezala ordenatuak.

3.3. %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasunen bat dutela frogatzeko agiria, organo eskudunak emana.

3.4. Halaber, aurretik esan bezala, eskabidearekin batera aurkeztuko dira alegatzen diren merezimendu guztien zerrenda eta haien frogagirien fotokopia konpultsatua, deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, eta ez da inolaz ere onartuko epez kanpo aurkeztutako agiririk.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.6. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzendu ahalko dira, noiznahi ere.

3.7. Alkatetzak 2019ko abuztuaren 21eko 1409 zenbakidun Ebazpenaren bitartez onetsi zuen aurreko deialdian, 2019ko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 24an, argitaratu eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2020ko urtarrilaren 23ko 54 zenbakidun Ebazpenaren bidez baliogabetu zen hartako hautapen prozesuan izena eman zuten izangaiek oraingo hautapen prozesuan berriz ere izena eman nahi badute, ez dute jadanik aurkeztua duten dokumentazio erantsia aurkeztu beharko. Izangai horiek hautapen prozesu honetan parte hartzeko eskabidea erregistratu beharko dute, eta bertan espresuki alegatuko dute Udalak baduela dokumentazio hori.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Tuterako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara dadila. Era berean, www.tudela.es webgunean ere kontsultatu ahalko da, “Lan publikoaren eskaintza” izeneko apartatuan, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta. Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrenda zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda gisa.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Tuterako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara dadila. Era berean, www.tudela.es webgunean ere kontsultatu ahalko da, “Lan publikoaren eskaintza” izeneko apartatuan, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: Anichu Agüera Angulo, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Ordezko epaimahaiburua: Pedro González Felipe, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: José Luis Zardoya Molinos, Udalaren Ur Batzordearen aholkulari juridikoa.

Ordezko epaimahaikidea: José I. Villafranca Galindo, Zuzenbideko lizentziaduna.

Epaimahaikidea: José Huguet Madurga, Tuterako Udalaren aholkulari juridikoa.

Ordezko epaimahaikidea: Ana Barbarín Jiménez, Cintruenigoko Udaleko idazkaria.

Epaimahaikidea: Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: Miguel Chivite Sesma, Tuterako Udaleko idazkaria.

Mahaikide idazkariaren ordezkoa: Milagrosa López Mendoza, Corellako Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta organo dei egileari hala adierazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasota dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, aipatu diren egoera horietakoren bat gertatzen denean (urriaren 1eko 40/2015 Lege horren 24. artikulua).

5.3. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa biltzen ez bada. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Hautapen sistema: oposizio-lehiaketa.

6.1. Oposizioa 2020ko ekainean hasiko da, gutxi gorabehera, betiere deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete iraganik. Hautapen prozesua bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean xedatuko da non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko den oposizioaldia. Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko hurrenez hurreneko iragarkiak argitaratuko ditu Herriko Etxeko iragarki-taulan eta Udalaren webgunean (www.tudela.es).

7.–Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, 7.3 atalean aipatzen den baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

7.2. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

7.3. Alegatu eta frogatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean jasotako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, eta gehienez ere 40 puntu lortu ahalko dira, honela banatuak:

A) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak: 25 puntu, gehienez.

B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa: 15 puntu, gehienez.

7.4. Merezimenduen balorazioa burututa, epaimahaiak argitara emanen du lehiaketaldiaren emaitza, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa zehazturik, Tuterako Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren webgunean (www.tudela.es).

8.–Oposizioaldia:

8.1. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

–Lehen ariketa: teoriko-praktikoa. Deialdiko III. eranskineko gai zerrendako gaiei buruzko 80 galdera idatziz erantzun beharko dira. Galdera bakoitzarentzat erantzun batzuk emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Erantzun okerrak zigortu eginen dira. Lehenbiziko ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere 2 ordu izanen dute.

–Bigarren ariketa: Praktikoa. Epaimahaiak proposatutako bi kasu ebatzi beharko dira, deialdiaren III. eranskineko gai zerrendako arloei buruzkoak. Bigarren ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere 4 ordu izanen dituzte.

–Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoak egin beharko dira, zehazteko izangaiak zein neurritan egokitzen diren deialdiaren xede den lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuaren laguntzaz eginen da.

8.2. Oposizioko ariketen balorazioan 140 puntu lor daitezke gehienez, honela banatuak:

Lehen ariketa: 40 puntu gehienez ere.

Bigarren ariketa: 80 puntu gehienez (bi kasuetako bakoitzeko, gehienez ere, 40 puntu).

Hirugarren ariketa: 20 puntu gehienez ere.

8.3. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira ariketa bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak. Orobat, baztertuta geldituko dira bigarren ariketaren bi kasu praktikoetakoren batean 10 puntu edo gutxiago lortzen duten izangaiak.

8.4. Lehenbiziko eta bigarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira, salbu epaimahaiak erabakitzen badu, bigarren ariketan, egin ondoren jendaurrean irakur dadila.

8.5. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa burututa, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, ariketa egin den tokian eta Herriko Etxeko iragarki-taulan eta webgunean, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin batera, eta, halaber, oposizioko hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

8.6. Dei bakarra eginen da ariketa bakoitzerako. Izangaiek aldean eraman beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira bertaratzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.

8.7. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

8.8. Bukaerako balorazioa edo kalifikazioa aterako da ariketa guztietako puntuazioak baturik.

9.–Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda eta agirien aurkezpena.

9.1. Azkeneko ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak argitara emanen du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazio-ordenaren arabera, Herriko Etxeko iragarki-taulan eta webgunean; era berean, alkate udalburuari igorriko dio izendapen proposamena, deialdiko lanpostua betetzeko probak gainditu dituen izangaiaren alde. Azken puntuazioa lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioen batura izanen da.

Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde ebatziko da. Berdinketak badirau, lehenengo eta hirugarren ariketetan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, hurrenkera horretan. Berdinketak badirau, zozketa publikoa eginen da.

Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean:

1. Nortasun Agiri Nazionalaren jatorrizkoa eta fotokopia.

2. Eskatzen den titulazio akademikoaren jatorrizkoa edo fotokopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena.

3. Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan ez dela dioena.

4. Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzeko galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik ez duela erakusten duena.

5. Zin egite edo hitz ematea, Nafarroako Foru Araubidea begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituena ezin izanen da funtzionario izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe deialdian parte hartzeko bere eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, 9.1 apartatuan aipatzen den zerrendan hurrengoa den izangaiak beteko du lanpostua, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

10.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Hautapen prozesua bukaturik eta izendatua izateko proposatutako izangaiak 9.2 oinarriak aipatzen dituen agiriak aurkezturik, alkate udalburuak behar den izangaia Tuterako Udaleko funtzionario izendatuko du, Zuzenbideko lizentziadunaren lanpostua bete dezan.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Izangai izendatuak hilabetea izanen du, izendapena jakinarazten denetik, lanpostuaren jabetza hartzeko. Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Tuterako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Horrela gertatuz gero, 9.3 eta 9.4 oinarriek ezarritakoari jarraikiko zaio.

11.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

11.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.3 oinarrian ezarriarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda prestatuko da, hautapen prozesua gainditu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.

11.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda argitaratuko da Herriko Etxeko iragarki-taulan eta www.tudela.es webgunean, “Lan publikoaren eskaintza” izeneko apartatuan, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

11.3. Lortutako azken puntuazioak erabakiko du zein den ordena aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan.

11.4. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda arautuko da hauetan xedatuari jarraikiz: Tuterako Udalak, 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakia (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), bertan onartu baitziren Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak; edo irizpideak aldatuz gero, horiek ordezkatzen dituztenak; eta, orobat, aplikatzekoa den gainerako araudia.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta dagozkion oinarrien nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2020ko otsailaren 21ean.–Tuterako Udaleko alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa (lehiaketaldia)

A atala.–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

–Administrazio publikoetan, xede den lanpostuaren antzeko eginkizuneko lanpostuetan, A mailan, emandako zerbitzuak, baldin lanposturako nahitaezkoa bazen Zuzenbideko lizentzia titulua izatea: 2 puntu urteko.

–Administrazio publikoetan, aurrekoak ez diren A mailako beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak, edo B mailakoetan: puntu 1, urte bakoitzeko.

–Administrazio publikoetan, C, D edo E mailako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,5 puntu urteko.

B atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bestelako merezimenduak.

1. Prestakuntza akademikoa eta etengabea.

–Unibertsitateko tituluengatik (lizentzia, gradua edo diploma), deialdi honetan eskatzen ez den beste batzuengatik, baldin eta lanpostuaren eginkizunekin zerikusia badute: 3 puntu.

–Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzeagatik: 0,10 puntu, kreditu akademiko bakoitzeko, edo haren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu). Apartatu honi dagokion puntuazioa gehienez ere 10 puntukoa izanen da.

2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek edo taldean egina den, eta biltzarra edo argitalpena zer mailatakoa den: tokikoa, eskualdekoa, Estatukoa edo nazioartekoa.

3. Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: gehienez puntu bat, epaimahai kalifikatzaileak baloraturik haien iraupenaren arabera.

Oharrak:

Oharrak A atalerako:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da. Era berean, lanaldi partzialetan egindako zerbitzuen kasuan, proportzioan dagokion puntuazioa esleituko da.

2. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

3. A) apartatuari dagokion puntuazioa gehienez ere 25 puntukoa izanen da.

Oharrak B.1 azpiatalerako (Prestakuntza akademikoa eta etengabea):

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, irakastorduen zatikiak hainbanatu eginen dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.

4. Apartatu honetan baloratutako prestakuntza ekintza bakoitzaren puntuazioa, gehienez ere, 2 puntukoa izanen da.

5. Erakunde antolatzaileari buruzko beharkizunak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

6. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatekoak ez direnak, ez dira atal honetan baloratuko. Era berean, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.

Oharrak B) apartatu osorako:

1. Apartatu honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin ikustekorik izanez gero baizik ez dira baloratuko.

2. B atalaren puntuazioa ez da 15 puntutik gorakoa izanen.

III. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. Espainiako 1978ko Konstituzioa.

2. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa.

3. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarriari buruzkoa.

4. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

5. 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, herritarren segurtasuna babesteari buruzkoa.

6. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

7. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa.

8. 29/1998 Legea, uztailaren 13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena.

9. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

10. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

11. 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

12. 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratari buruzkoa.

13. 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

14. 320/1994 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioa eta Bide Segurtasunaren arloko Zehapen Prozeduraren Erregelamendua onesten duena.

15. 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa.

16. Abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra, Tributuei buruzkoa.

17. 12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa.

18. 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

19. 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena.

20. 13/1990 Foru Legea, abenduaren 31koa, Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzkoa.

21. 1/2002 Foru Legea, martxoaren 7koa, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzkoa.

22. 17/2003 Foru Legea, martxoaren 17koa, Nafarroako Landa Garapenari buruzkoa.

23. 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzkoa.

24. 10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzkoa.

25. 14/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa, Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa.

26. 7/2003 Foru Legea, otsailaren 14koa, Nafarroako Turismoari buruzkoa.

27. 15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

28. 17/2001 Foru Legea, uztailaren 12koa, Nafarroan Merkataritza arautzen duena.

29. 21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzkoa.

30. 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

31. 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

32. 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.

33. 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena.

34. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

35. 279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako toki entitateen erabakiak eta egintzak inpugnatzearen alorretan 6/1990 Foru Legea garatzen duena.

36. 280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duena.

37. 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

38. 27/2002 Foru Legea, urriaren 28koa, Toki esparruko herri kontsultak arautzen dituena.

Oharra: Gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarra duen legeriari jarraikiz baloratuko dira, baina egun horren ondoren onesten diren arau aldaketen ekarpenak baloratu ahalko ditu epaimahaiak.

Iragarkiaren kodea: L2003644