56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

186E/2020 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen-txosten estrategikoa egiten duena La Nava industrialdea handitzeko UPSaren aldaketa xehatuari buruz. Sustatzailea AN Sociedad Cooperativa da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, planen aldaketa txikiek, estrategien, jarraibideen eta proposamenen edo haien kronologiaren aldaketa funtsezkoak ez dakartzatenek, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedurari hasiera emateko asmoz, Tafallako Udalak, 2019ko abenduaren 19an, “La Nava industrialdea handitzea” UPSaren aldaketa xehatua aurkeztu du Ingurumen Zuzendaritza Nagusian. Sustatzailea AN Sociedad Cooperativa da.

Aldaketak Tafallako Udalaren hasiera bateko onespena du, eta jendaurrean egon da epe batez, iragarki bat argitaratu baitzen 2020ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9koan.

Aldaketaren helburua da industria atxikiko tipologietarako bideratutako lurzatiak batzea, eta indarrean dagoen planeamenduak ezarri dituen atzeraemanguneak kentzea; horrela, ANk nabe bakar bat egiten ahalko du 5. poligonoko 402. eta 403. lurzati katastraletan (UPSaren E15 eta E14 lurzatiak), ondoan dauden nabe industrialei atxikia; eta modu honetan eraikin-sailaren trama osatuko da.

Proposamena aurrera eramateak araudi-aldaketak dakartza (UPSaren 57., 27. eta 29. artikuluak) arlo hauetan: industria atxikiaren baldintza partikularrak, batutako lurzatien arteko mugen atzeraeramateak eta lurzatiaren gehieneko okupazioaren ehunekoak. Aldaketa hauek industria-erabilerako hiri-lurzoru finkatuan egitekoak dira; halako lurzoruak ez ohi du ingurumenaren edo kulturaren aldetik nabarmena den elementu berezirik, ezta ingurumen-arriskurik ere. Hortaz, ez da espero ingurumen arloko ukipen berezirik egotea.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedurari buruzko aldeko txostena eman du.

Kontuan harturik egoki bete dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. Artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura ezartzen duen 22/2019 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen-txosten estrategikoa egitea La Nava industrialdea handitzeko UPSaren aldaketa xehatuari buruz. Sustatzailea AN Sociedad Cooperativa da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Tafallako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 10ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2002107