56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

46E/2020 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, iraungita deklaratzen duena Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 10eko 247E/2016 Ebazpenaren bidez baimendutako aldaketa.

Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 10eko 247E/2016 Ebazpenaren bidez, instalazio horren ingurumen baimen integratua aldatu zen produktu likidoak biltzeko nabe berri baten proiektua gauzatzeko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11.1 artikuluak hau ezartzen du: bi urte iragaten badira ingurumen baimen integratua eman zenetik proiektua gauzatzen hasi gabe, edo lau urte iragaten badira hura bukatu gabe eta jarduera abian jarri gabe, ulertuko da baimena iraungi dela eta ondoriorik gabekoa dela.

2019ko azaroaren 21ean, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko langileak joan ziren instalaziorako aurreikusitako kokalekura. Egiaztatu zuten ez dela proiektua egiten hasi.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Iraungita deklaratzea Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 10ean eman 247E/2016 Ebazpenaren bidez baimendutako aldaketa. Helburu zuen produktu likidoak biltzeko nabe berri baten proiektua gauzatzea ongarriak fabrikatzeko instalazioan, Lodosako udal-mugartean. Titularra Timac Agro España SA da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen hau Timac Agro España SAra, Lodosako Udalera eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 27an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2003129