50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, 2020an gazte jarduerak sustatzeko laguntzen deialdiarena

Oharra: Testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 499226.

–Xedea:

Araubide bat ezartzea, Lizarrako Udalak laguntzak eman ditzan aukera eta bitarteko espezifikoak eskaintzen dituzten proiektu eta jarduerak egiteko 2020an, gazteek Lizarrako hirian modu aktiboan parte har dezaten. Asmoa da gazteendako jarduerak sustatzea bereziki gazteen eskutik. Laguntza horiek 2020ko aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 3370-489000 “Deialdia, gazte jarduerak sustatzeko laguntzak emateko”. Xede horretarako 15.584 euro izanen dira.

–Onuradunak:

Laguntzen onuradunak izan daitezke elkarteak, norbanakoak edo bestelako entitateak, irabazi-asmorik gabeak, baldin eta haien jarduketa esparrua Lizarrako udalerria bada eta programa honetako helburua betetzen badute.

–Eskabideak aurkezteko epea:

eskaerak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean eta 2020ko urriaren 30ean bukatuko da. Deialdiak atzerako eragina izanen du 2020ko urtarrilaren 1a arte. Aurrekontuan kreditu erabilgarririk dagoen bitartean, jarduera puntualen proiektuetarako bigarren epe bat irekita dagoela ulertuko da, partida agortu arte.

Lizarran, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2003665