49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko merezimenduen behin betiko balorazioaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak 2559/2018 Ebazpena eman zuen urtarrilaren 29an Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesteko. Prozesu horretan, Itziar Arizaleta Aznárez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du merezimenduen behin betiko balorazioaren aurka, zeina 2020ko urtarrilaren 15ean argitaratu baitzen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2020ko otsailaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2003227