49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-715

José Antonio Iturri Villanuevak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: José Antonio Iturri Villanueva.

Xedea: baimena Urraulgoitiko udal-mugartean dagoen Aristu baserriko instalazioetako saneamendu obretarako, eta baimena hondakin uren isurketarako.

Ibilgua: Baigura erreka (Areta ibaia).

Unitate hidrogeologikoa: Irati Garaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Urraulgoiti (Nafarroa).

Isurketak 75 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean; iragazki biologikoa daukan hobi septikoaren bidez tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2002514