49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2020ko otsailaren 12an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 1/2019 aldaketa egitea Mankomunitatearen 2019ko aurrekontuan, diru-sarreren bidez kreditua sortzekoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2002613